Kalegoen plaza betetzeko egitaraua prestatu zuen Elgoibarko Izarrak abenduaren 24rako, eta aurten ere lortu zuten plaza herritarrez betetzea. Erdiguneko kaleak kantuan zeharkatu ostean, Olentzerok eta Mari Domingik San Bartolome parrokiako arkupean jasoko zituzten umeen gutunak. Mendaron, berriz, arratsaldez egin zieten bisita Olentzerok eta Mari Domingik ume mendaroarrei. Kalejiran ibili ostean, udaletxeko balkoira irten ziren herritarrak agurtzera, eta udaletxe azpian jasoko zituzten umeen gutunak.