Elgoibarko AVS enpresan egiten duten lana ezagutu eta modu ulerterrazean ezagutarazteko asmoz, erreportaje sakona eskaini zuten Teknopolisen, Elhuyarrek ekoizten duen zientzia eta teknologia saio beteranoan.
Domekan eskaini zuten ETBn, baina eitb.eus webgunean ikusgai dago AVSri buruzko erreportajea. Marteren esplorazioa Elgoibarren hasten dela diote saioan. 2020an lau espedizioa abiatuko dira planeta gorrira, eta AVS enpresak horietako bitan hartzen du parte, europarrenean eta estatubatuarrenean. Espazioa esploratzekoa, baina, ez da AVSn garatzen duten teknologia bakarra. Ikus erreportajea honako bideoan:
∞ Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko AVSk Gipuzkoako Enpresa Berriaren saria jaso du Adegiren Enpresa Egunean (2016-05-26)
- Elgoibarko AVS enpresa grabitaterik gabeko simulazioa egiten ari da (2016-04-26)
- AVS Added Value Solutions enpresa elgoibartarra saritu du Gipuzkoako Bazkundeak (2014-03-24)
AVSri buruzko erreportajea BARREN aldizkariaren 994. zenbakian (PDF)