Lanbide Heziketa sustatzeko jardunaldiak antolatu dituzte

Barren.eus 2017ko ots. 15a, 14:06

Elgoibarko Lanbide Heziketaren eta Industriaren IX. Jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak, IMH eta Mekarekin elkarlanean, Lanbide Heziketa sustatzeko. Ikasle eta gurasoentzako jardunaldiak izango dira. Besteak beste, AVS eta Swisslan enpresak bisitatzeko aukera izango dute gazteek.

Otsailaren 23an informazio saioa egingo dute, 19:00etatik aurrera, Meka Arreiturre Institutua-Meka Lanbide Eskolako bilera-gelan. Martxotik aurrera, bestalde, ate irekiak egingo dituzte bai IMHn eta baita Mekan ere, bi zentroetako eskaintzak ezagutzeko. Hona ate irekien egutegia:

Guraso-Ikasleentzat, Ate Irekien Egunak: 

IMH:

  • Martxoak 11, larunbata, 11.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA
  • Apirilak 1, larunbata, 11.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA eta HEZIKETA ZIKLOAK
  • Maiatzak 20, larunbata, 11.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA eta HEZIKETA ZIKLOAK
  • Maiatzak 24, asteazkenea, 18.00etan: HEZIKETA ZIKLOAK
  • Ekainak 14, astelehena, 17.00etan: Ingeniaritza Dualaren GRADUA

MEKA LANBIDE ESKOLA (Meka Albitzuri eta Meka Ezenarroko eraikinak):

  • Maiatzean, Heziketa Zikloak

 

• AVS eta Swisslan enpresetara bisitak

Ekiten Tailerrak izeneko jarduera ere antolatu dute jardunaldien barruan, DBH4ko ikasleentzat. Martxoan izango dira Elgoibar Ikastolan eta Arreiturre Institutuan. Ikasleek, gainera, Elgoibarko bi enpresa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. AVS eta Swisslan dira aurten bisitatuko dituzten lantegiak.

avs enpresa elgoibar

Lotura duten albisteak: