Lanbide Heziketa eta industria mundua ezagutzeko VI. Jardunaldiak egingo dituzte Elgoibarren martxoaren 23tik 27ra bitartean. Jardunaldiotan bigarren hezkuntza ikasten diharduten ikasleentzako eta haien gurasoentzako informazio eta jarduera kanpainak egin izan dituzte azken bost urteotan, eta aurten ere gauza bera egingo dute. Besteak beste, tailer dinamikoak antolatuko dituzte Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBH 4. mailako ikasleentzat. Ekimen horren baitan, Elgoibarko Ojmar enpresa ikustera joango dira Ikastolako eta institutuko ikasleak. Gaur egungo gizartean zabalduta dauden hainbat estereotipoen inguruan hausnarketa egingo dute lantegian bertan, Meka Lanbide Eskolako, IMHko eta Manahmanako kideen laguntzarekin.
• Informazio saioa
Ekintza nagusiak martxo bukaeran egingo badituzte ere, gaur (martxoak 5), hasiko dira jardunaldiak. Arreiturre institutuko Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasle eta gurasoentzako informazio saioa antolatu dute, IMHren eta Meka Lanbide Eskolaren prestakuntza eskaintzaren berri emateko. Arreiturre institutuko bilera gelan izango da (Arregitorre kalea, 2 eraikina), 19:00etan hasita.
-
Elgoibarko Lanbide Heziketaren Jardunaldiak gaurtik apirilaren 4ra arte (2014-03-18)
- Lanbide Heziketako IV. Jardunaldiak egingo dituzte Elgoibarren, martxoaren 13tik aurrera(2013-03-07)
- Herritarren interesa piztu du Lanbide Heziketaren lehen azokak (2010-04-19)
- Lanbide Heziketari eta Ingeniaritzari buruzko jardunaldia, bihar (2011-04-01)