Martitzenean, hilaren 28an, hasi ziren bi pala txapelketak eta finalak ekainaren 23an jokatuko dituzte. Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzte partidak, teniseko pilotarekin, martitzen, eguen eta zapatuetan (euria eginez gero, Ikastolako frontoian jokatuko dituzte partidak).
Gizonen txapelketan 26 bikotek eman dute izena eta lau taldetan banatu dituzte antolatzaileek. Talde bakoitzeko bi bikoterik onenek jokatuko dituzte final-laurdenetako kanporaketak. Emakumeen txapelketan, berriz, izena eman duten hamar bikoteek elkarren aurka jokatuko dute ligaxka formatuan eta zortzi bikote sailkatuko dira final laurdenak jokatzeko.
Lagunak Pilota Eskolak antolatzen ditu txapelketak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren babesarekin.
Iaz, Jone eta Amaia Loiola lehengusinek jarraian lortzen zuten hirugarren garaipena lortu zuten Elgoibarko Emakumezkoen V. Pala Txapelketan. Gizonezkoen estreinako pala txapelketa, berriz, Mikel Lopez Morcillo eta Sergio Salgado debarrek osatutako bikoteak irabazi zuen.
•Lotura duten albisteak: