Iluntze Solidarioan errefuxiatuen drama agerian utziko dute zinea eta musikaren bidez

Barren.eus 2017ko mar. 30a, 10:42

Elgoibar 2-dean taldeak Iluntze Solidarioa antolatu du gaurko (martxoak 30). Jaialdiaren barruan, Javi Julio argazkilari eta kazetariaren (Donostia, 1978) Wait, just wait dokumentala eskainiko dute, errefuxiatuen drama agerian uzten duen dokumentala, eta ondoren, Izaro Andres abeslariak (Mallabia, 1993) kontzertua eskainiko du.

Greziako bi kanpamentutan, Soudan eta Dipethen, grabatutako irudiak ikusi ahalko dira Wait, just wait dokumentalean eta baita inguru hartan lanean diharduten Gipuzkoako bi gobernuz kanpoko erakundetako boluntarioen testigantzak entzun ere.

Dokumentalaren emanaldiaren ostean, kontzertua emango du Izaro (Izaro Andes Zelaieta, 1993, Mallabia) abeslariak. Izarok duela bi urte jarri zuen berak konposatutako lehen abestia sarean, Paradise izenekoa, eta hautsak harrotu zituen. Gero Om diskoa argitaratu zuen.
Elgoibarko Herriko Antzokian eskainiko dituzte emanaldiak, 20:30ean. Sarrerak 10 euroan salduko dituzte, aurre salmentan, eta, 12 euroan leihatilan.

Lotura duten albisteak: