Urretxu Sarian irteera hartu zuten 78 txirrindulariek 105,5 kilometroko ibilbidea (ikus rutometroa) osatu zuten, eta 54 lagun ailegatu ziren helmugara. Limousin Kartoiak Oroiako taldeko Unai Iribar txirrindularia izan zen azkarrena. Ibarrako txirrindulari gaztea ihes eginda ailegatu zen Urretxuko helmugara. 54 segundora heldu zen bost lagunek osatutako taldea, eta Imanol Alvarez izan zen taldetxoko bizkorrena esprintean, txirrindulari azkarra dela erakutsiz, beste behin ere. Ciclos Iturriagako gainerako taldekideek ere lasterketa polita osatu zuten eta laugarren postuan sailkatu ziren taldekako sailkapenean. (sailkapen osoa Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren webgunean)
Alvarezek lortutako bigarren postuak meritu handia dauka, kategoriako dominatzaile nagusienetakoa den Unai Iribar bakarrik sailkatu baitzen elgoibartarraren aurretik. Unai Iribar ibartarrak urrezko bi eta zilarrezko beste bi domina eskuratu zituen Donostian Espainiako Kopan, orain lau aste. Eta beste garaipen bat ere eskuratu zuen Euskadiko selekzioarentzat, Zegaman XXIII. Gipuzkoa Klasika irabazita. Espainiako errepideko kopako proba zen, eta Iribarrek dagoeneko irabazia du txapelketa honetako beste lasterketa bat ere, Valladoliden.
∞Lotura duten albisteak:
- Imanol Alvarezek hirugarren egin zuen Bergarako Labegaraieta Sarian (2017-04-12)
- Imanol Alvarezek laugarren egin zuen etxeko lasterketan (2017-03-27)
- Lagun Taldeko jubenilak irabazle Deba eta Azpeitiko lasterketetako taldekako sailkapenetan (2017-03-14)
- Hamazazpi txirrindularirekin hasiko du denboraldia Lagun Taldea Txirrindulari eskolak (2017-02-23)
*Argazkiak: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa.