Elgoibarko Udalak, herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren harira, proiektu bat jarri du abian kontziliazioak Elgoibarren duen egoerari buruzko diagnosi sektoriala eta ekintza plana egiteko. Asmo horretan, elgoibartarren denboraren erabilera, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna aztertzeko galdetegi bat sortu dute, etxetik kanpo lan egiten duten herritarren ohiturak ezagutzeko. Galdetegiak ondorengo gaiei buruzko informazioa biltzea du helburu, besteak beste: lan ordutegien malgutasuna, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko zailtasuna, udalerriko zerbitzuak (kiroldegia, liburutegia, eta abar) herritarren errutinetara egokituta dauden, kontziliazio zerbitzu nahiko dagoen, eta abar.
Galdetegia betetzera animatu ditu herritarrak Ane Beitia alkateak. “Elgoibartar guztiak informazio iturri oso garrantzitsuak dira proiektu honetarako, beraz, prozesu honetan parte har dezaten eskatzen diegu. Bost minutu bakarrik behar dira galdetegia betetzeko” zehaztu du.
- Honako loturan bete daiteke kontziliazioari buruzko galdetegia
∞ Lotura duten albisteak: