Joan den astelehenean eta martitzenean jokatu zituzten emakume eta gizonen pala txapelketetako final-laurdenetako kanporaketak Kalegoen Plazako frontoian (ikus emaitzak beherago). Hala, erabakita dago astelehenean (ekainak 19) jokatuko dituzten finalerdietan izango diren bikoteak zein izango diren.
• Finalerdietako neurketak
Lehen finalerdian, 17:30ean, Kepa eta Julenek osatutako bikoteak Martin eta Arkaitzen aurka jokatuko du. 18:15etik aurrera jokatuko da gizonezkoen bigarren finalerdia. Gorkak eta Markelek Jokinen eta Josuren aurka jokatuko dute. Emakumezkoen lehen finalerdian (19:45) Idoiak eta Ebak Maiteren eta Iratxeren aurka jokatuko dute. Bigarren finalerdian, 20:10ean, Yolik eta Vanesak osatutako bikoteak Nerea eta Aintzanek osatutakoaren aurka jokatuko du.
Finalak ekainaren 23an, barixakua, jokatuko dituzte. Lagunak Pilota Eskolak antolatzen ditu txapelketak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren babesarekin.
∞ Lotura duten albisteak:
- Emakumeen eta gizonen pala txapelketetan 36 bikote ari dira parte hartzen (2017-03-30)
- Jone eta Amaia Loiola eta Mikel Lopez eta Sergio Salgado irabazle pala txapelketetan (2016-06-18)
• Final-laurdenetako kanporaketetako emaitzak
Astelehena
- Olatz/Ana 18 - Idoia/Eba 22
- Kepa/Julen 22 - Gorka/Mikel 21
- Javi/Iñigo 16 - Jokin/Josu 22
- Aintzane/Nerea 22 - Nerea/Iratxe 20
Martitzena
- Gorka/Markel 22 - Elias/Jesus 17
- Nahia/Dorleta 19 - Maite/Iratxe 22
- Martin/Arkaitz 22 - Mikel/Ibai 10
- Amets/Enara 8 - Yoli/Vanesa 22
Final-laurdenak jokatu zituzten bikoteen argazkiak: