Bi puntu beltz identifikatu zituzten teknikoek: Errekabarrenen bat, eta bestea, Garagartza eta Trinitate kaleak bat egiten duten lekuan. Hala puntu horiek berriz urak har ez ditzan, klapetak ipiniko dituzte, errekara doazen hobietatik ura irtetea eragozteko. Izan ere, azkeneko uholdeetan estoldetatik gora etorritako ura pilatu da inguru horretan, kalteak eraginez. Teknikoek ohartarazi dute beharbada ez dela behin-betiko irtenbidea izango, baina sinistuta daude gutxienez arazoa txikitzeko balioko dutela. Hori bai, ur emariak errekaren babes paretaren kota gainduko balu, ezingo litzateke ezer babestu.
• Uholde arriskuen berri izateko aplikazioa
Era berean, APP bat ere sortuko dute, herritarrek sakelako telefonoetan jaso ditzaten uholde arriskuen ohartarazpenak eta halakotarako gomendioak. Bestalde, enpresa espezialdu batek Tokiko Plan bat idatziko du herrirako, uholdeetan nola jokatu zehazteko.
∞ Lotura duten albisteak:
- Deba ibaia maila laranjara ailegatu da Altzolako estazioan (2017-01-16)
- Deba ibaia gainezka dator eta maila gorria gainditu du Elgoibarren eta Mendaron (2016-02-27)
- Maila gorria gainditu du Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron (2015-01-30)
- Udalak 262.000 euroko kalteak zenbatu ditu azken euriteen ondoren (2011-11-23)
- 1983ko eta 1988ko ufaletan baino euri gehiago egin du asteburuan Elgoibarren (2011-11-10)
- Asteburuko euriteak 212 litro ur eta kalte ugari laga ditu Elgoibarren eta Mendaron (2011-11-07)