Elena Silvak gidatuko duen doako Zumba saio batekin agurtuko du bainu denboraldia Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Barixaku honetan, hilaren 8an, izango da Zumba saioa, 18:00etatik 19:30etara, igerilekuko belar-gunean.
Igerilekuek domekan, irailaren 10ean, itxiko dituzte ateak. Joan den ekainaren 10ean hasi zen bainu denboraldia eta orain arte 33.000 erabiltzaile zenbatu dituzte. Alegia, aurreko urteetan baino dezente gutxiago. Iaz, esaterako, 40.000 erabiltzaile baino gehiago izan zituzten Mintxetako igerilekuek. Jaitsiera hau udan egin duen eguraldi "eskasaren" adierazgarria dela azaldu dute Udal Kirol Patronatutik. "Abuztuan ere, ekainan eta uztailan bezala, eguraldi txarra nagusitu da eta erabiltzaile kopurua txikia izan da. Hilabete osoan 11 egunetan 500 erabiltzaile baino gehiago hurbildu dira igerilekura", azaldu dute.
• Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2016: 40.411 erabiltzaile
- 2015: 45.123
- 2014: 34.522
- 2013: 53.527
- 2012: 52.000
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000
- Mintxetako igerilekuen denboraldia amaituta, oso balorazio positiboa egin du Udal Kirol Patronatuak (2016-09-12)
- 45.123 erabiltzaile eduki dituzte Mintxetako igerilekuek, iaz baino 10.000 gehiago (2015-09-08)
-
Aurreko urteetan baino erabiltzaile gutxiago izan dituzte Mintxetako igerilekuek (2014-09-04)
- Mintxetako bainu denboraldia, erabiltzaile kopuruaren errekorretik gertu (2013-09-11)
- Uztaileko eguraldi onak jende asko erakarri du Mintxetako igerilekura (2013-07-23)
- Ohi baino astebete lehenago irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak (2013-06-04)
- Domekan amaituko da aire libreko igerilekuen denboraldia (2012-09-05)
- Eguraldia lagun, gaur zabalduko dituzte Mintxetako aire libreko igerilekuak (2012-06-15)
- Jendetza Mintxetako igerilekuetan (2012-06-29)
- Iaz baino 6.000 lagun gutxiago ibili dira Mintxetako igerilekuan (2011-09-13)
- Spinning maratoiarekin hasiko da Mintxetako igerilekuen denboraldia (2011-05-27)
- Eguraldiak lagundu ez arren erabiltzaile asko eduki ditu Mintxetako igerilekuak uda honetan (2010-09-13)
- 2008an baino 20.000 erabiltzaile gehiago Mintxetako igerilekuetan (2009-09-15)
- Beroarengandik ihesi sekula baino jende gehiago igerilekuetan (2009-07-22)
- Txikizioak beste behin ere Mintxetako igerilekuetan (2009-07-16)
- Txiringitoa edukiko dute Mintxetako igerilekuek (2009-05-12)