Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi du astelehenetik barixakura 11:00etatik 20:30era egongo direla zabalik Mintxetako igerilekuak; eta, asteburuetan, 10:00etatik 20:30era bitarteko ordutegia izango dute. Abuztuan eta irailean ordu erdi lehenago itxiko dituzte, 20:00etan. Denboraldi osoan egun bakarrean itxiko dituzte igerilekuak, abuztuaren 25ean (Txiki eguna), hain zuzen ere.
Joan den urtean 40.000 erabiltzaile baino gehiago izan zituen igerilekuak eta aurten ere, "eguraldiak laguntzen badu", zifra horietara hurbiltzea espero dute Kirol Patronatuko arduradunek.
• Olaizagako igerilekua itxita abuztuan
Bestalde, abuztuan, Olaizaga kiroldegiko igerilekuan mantenu eta garbiketa lanak egiten behar dituztela-eta, hilabete osoz itxiko dituzte. Udal Kirol Patronatuko bazkideek Eibarko Orbea kiroldegiko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute aurten ere.
•Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2016: 40.411 erabiltzaile
- 2015: 45.123
- 2014: 34.522
- 2013: 53.527
- 2012: 52.000
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000
- Mintxetako igerilekuen denboraldia amaituta, oso balorazio positiboa egin du Udal Kirol Patronatuak (2016-09-12)
- 45.123 erabiltzaile eduki dituzte Mintxetako igerilekuek, iaz baino 10.000 gehiago (2015-09-08)
-
Aurreko urteetan baino erabiltzaile gutxiago izan dituzte Mintxetako igerilekuek (2014-09-04)
- Mintxetako bainu denboraldia, erabiltzaile kopuruaren errekorretik gertu (2013-09-11)
- Uztaileko eguraldi onak jende asko erakarri du Mintxetako igerilekura (2013-07-23)
- Ohi baino astebete lehenago irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak (2013-06-04)
- Domekan amaituko da aire libreko igerilekuen denboraldia (2012-09-05)
- Eguraldia lagun, gaur zabalduko dituzte Mintxetako aire libreko igerilekuak (2012-06-15)
- Jendetza Mintxetako igerilekuetan (2012-06-29)
- Iaz baino 6.000 lagun gutxiago ibili dira Mintxetako igerilekuan (2011-09-13)
- Spinning maratoiarekin hasiko da Mintxetako igerilekuen denboraldia (2011-05-27)
- Eguraldiak lagundu ez arren erabiltzaile asko eduki ditu Mintxetako igerilekuak uda honetan(2010-09-13)
- 2008an baino 20.000 erabiltzaile gehiago Mintxetako igerilekuetan (2009-09-15)
- Beroarengandik ihesi sekula baino jende gehiago igerilekuetan (2009-07-22)
- Txikizioak beste behin ere Mintxetako igerilekuetan (2009-07-16)
- Txiringitoa edukiko dute Mintxetako igerilekuek (2009-05-12)