Kalegoen plazatik irtengo da ikasturte berriko estreinako Oin Alaia, 8:30ean. Azken urteetako ohiturari jarraituz, modu alaian, ikasleek Oin Alaiko bidea hartuko dute King-Kongera arte, non trikitilariek ikastetxe batetara eta Mauxitxa txarangak bestera joko duten.
Elgoibarko Udalak 2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Oin Alai egitasmoa. Ikasleak ikastetxerako bidea oinez egitea bultzatzen duen proiektua da. Zazpigarren urtemuga ospatzeko Oin Alai berezia egin zuten joan den ekainean.