Elgoibarko Udalak, Elgoibar Ikastolak eta Herri Eskolak ikasleak eskolara oinez joatera animatzeko asmoz sortu zuen Oin Alai egitasmoa, duela zazpi urte. Ikasturte bukaera gertu dagoela-eta, eta egitasmoak zazpi urte bete dituela ospatzeko, Oin Alai berezia egin dute gaur.
• Datorren ikasturterako izen ematea zabalik
Era berean, programaren antolatzaileek jakinarazi dute datorren ikasturtean Oin Alai egitasmoan parte hartzeko izena emateko aukera dagoela Udalean eta ikastetxeetan. Izan ere, egun horretan bertan, izena emateko triptikoa banatuko da ikastetxeetan.
OIN ALAIri buruzko informazio osoagoa, Ikaslearen izen-emate fitxa eta boluntarioen izen-emate fitxa -PDF-
Proiektuak zertan datzan ezagutarazteko helburuarekin, ekainaren 7an Oin Alai-ren ate irekiak ekitaldia antolatu dute.