Euromillones zozketak 199.000 euro laga ditu Elgoibarren

Barren.eus 2017ko ira. 27a, 12:30

Elgoibarko San Frantzisko kaleko estankoan zigilatutako Euromillones txartel baten jabeak 199.677 euro irabazi ditu.

Atzoko Euromillones zozketan ez zen lehen kategoriako garailerik izan, baina bigarren kategoriako zortzi garaileetako bat izan da Elgoibarren zigilatutako txartela. 199.677 euroko saria jasoko du. 177 milioi euroko zakua izango da hurrengo zozketan sari nagusia irabazten duenarentzat.

∞ Lotura duten albisteak: