Primitibak milioi bat euro laga du Elgoibarren

Barren.eus 2015ko mai. 15a, 10:12

Elgoibarko BM supermerkatuaren barruan dagoen Rosa liburu dendan egindako apustu batentzat izan da atzoko loteria primitibaren sari nagusia: milioi bat euro.

Ostegunean (maiatzak 14) egindako La Primitiva zozketan, Elgoibarren erositako txartel batek milioi bat euroko saria eskuratu du. Sei zenbaki asmatu behar dira primitibako sari nagusia irabazteko, baina euro bat gehiago ordainduta, zazpi zenbakiko apustua egiteko aukera eskaintzen dute. ‘Joker’ deitzen diote apustu mota horri. Era horretakoa zen Rosa liburu dendan egindako apustua. Saltzaileak pozarren daude. Sari gehiago banatu izan dituzten arren, gaurdaino ez dutela horren sari potolorik eman azaldu du Eneko Gomezek. Bezero gehienak Elgoibar eta Mendarokoak dituztela gaineratu dute, eta honenbestez, irabazlea elgoibartarra edo mendaroarra izateko "aukera handiak" daudela uste dute, nori tokatu zaion ez dakitela gaineratu duten arren. 

2015 05 14 primitiban1milioieuro