Gipuzkoako Aurresku eta Euskadiko Soinu Zahar txapelketak jokatu ziren zapatuan, Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian. Inazio Bereziartua eskolak bi ordezkari izan zituen bi txapelketetan, Nerea Sasiain Euskadikoan eta Gaizka Uranga Gipuzkoakoan. Euskadiko XI. Soinu Zahar Txapelketan hamaika neska aritu ziren eta Izar Etxeberria oiartzuarra gailendu zen, bosgarren urtez. Katerin Artola oiartzuarra sailkatu zen bigarren postuan eta Nerea Sasiain elgoibartarrak lortu zuen hirugarren postua, iazko txapelketan lortu zuen postu errepikatu zuen, hain zuzen ere.
Euskadiko XXXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketari dagokionez, Gaizka Uranga izan zen leihatu ziren gizonezkoetan gazteena, eta ozta-ozta ez zen sailkatu onenen artean. Errenteriako Beñat Salegik irabazi zuen txapela (argazkiak eta informazio osoagoa oarsoaldea.hitza.eus). Inazio Bereziartua eskolako arduradunek azaldu dutenez, dantzariak uda osoan egon dira txapelketa honetarako entsegatzen.
∞ Lotura duten albisteak:
- Nerea Sasiainek eta Gaizka Urangak Zarauzko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan parte hartu dute (2017-09-04)
- Gipuzkoako aurresku txapelketako finalean dantzatu zuten Bereziartua eskolako bost ikaslek (2017-05-30)
- Aurresku eta soinu zahar doinuek hartu dute Herriko Antzokia asteburuan (2017-04-03)
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 58 dantzarik parte hartuko dute (2017-03-28)
- Aho zapore onarekin itzuli dira dantzari elgoibartarrak Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketatik (2017-03-14)
- Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria dantzariek estreinaldi ona izan dute aurresku txapelketan (2017-01-16)
- Lezoko dantzarien erakustaldia Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2016-04-11)
- Nerea Sasiainek brontzezko domina lortu du Euskadiko Soinu Zahar Txapelketan (2016-10-11)