Nerea Sasiainek eta Gaizka Urangak Zarauzko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan parte hartu dute

Barren.eus 2017ko ira. 4a, 12:04

Bi dantzari elgoibartarrek hartu zuten parte, atzo, nagusien mailako Zarauzko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan.

Zarauzko Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren XXIX. edizioa eta Soinu Zahar Txapelketaren X. edizioa jokatu dituzte asteburuan, Zarauzko Euskal Astearen barruan.  Inazio Berteziartua Musika eta Dantza Eskolako bi ordezkarik parte hartu zuten lehian. Batetik, Nerea Sasiainek soinu zahar txapelketan, eta, bestetik, Gaizka Urangak aurresku txapelketan. Ehun Dukat, Hasierako soinua, Kontrapasa, Humboldt zortzikoa, eta Esku aldatzeko soinua dantzatu zituzten lehiakideek. Elgoibarko dantzariak "maila onean" aritu zirela azaldu dute Bereziartuako arduradunek, lehen hiru postuetatik kanpo gelditu baziren ere. Iker Sanz lezoarra eta Katerin Artola oiartzuarra gailendu ziren Zarautzen.

Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketarako ahalik eta hobekien prestatzea izango da dantzarien hurrengo erronka nagusia. Irailaren 30ean jokatuko da Pasai Antxon.

Zarautzko Aurresku Soinu Zahar Txapelketa sasiain uranga v1