Osintxuko bigarren Mendi Lasterketak 60 korrikalari inguru batu zituen zapatuan. 10 kilometro inguruko zirkutua osatu behar zuten eta Jon Alberdi zestoarra (46.40) izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Mayi Mujika elgoibartarra emakumezkoetan. Mujikak bigarrenez lortu du Osintxun podiumeko gorengo koxkara igotzea. 54 minutu eta 23 segundoan osatu zuen ibilbidea. Iazko denbora ia lau minututan hobetu zuen. Ane Zabala arrasatearra izan zenbigarren emakumezkoa, eta Agurtzane Arriola elgoibartarra hirugarrena. (probako argazkiak eta bideoa goiena.eus web horrian)
∞ Lotura duten albisteak:
- Gorka De La Horrak eta Mayi Mujikak hirugarren postuak lortu dituzte Goierriko Bi Handietan (2017-07-08)
- Mayi Mujikak irabazi du Izazpiko igoera Ezkio-Itsason (2017-05-09)