24 elgoibartar eta mendaroar bat batu ziren bart Beasaingo Loinazko San Martin plazan, Goierriko Bi Handiak probako irteeran. 23:00etan hasi zen proba eta gaur goizean, bederatziak eta laurden pasatxoak zirenean ailegatu da lehen mendi lasterkaria berriro ere Beasainera, 88 kilometroko mendi ibilbidea osatu eta gero. Daniel Agirre antxitxikaria (Caparroso, Nafarroa, 1977) izan da azkarrena (10:17:12), eta bigarren aldiz irabazi du Goierriko Bi Handiak mendi lasterketa. Mikel Etxebeerria zumaiarra iritsi da bigarren postuan, 10:38:48ko denbora eginda. G2Hren podiuma Gorka de la Horra elgoibartarrak osatu du. Lizarpe taldeko saltakariak hamar ordu, 54 minutu eta 53 segundu behar izan ditu. De La Horarren taldekide eta lagun Ander Zulaika mendaroarra ailegatu da helmugara laugarren postuan, De La Horragandik bost minutura (10:59:52). Duela bi urte, 2015.urtean, Ehunmilak egin ondoren, G2Handiak proban parte hartu du aurten Joseba Elustondok eta 24. postuan iritsi da helmugara (11:22:45).
Emakumezkoetan Aitziber Osinalde legazpiarra izan da azkarrena (13:02:28) eta Monica Grajera alkizarrak egin du bigarren (13:16:51). Mayi Mujika ailegatu da hirugarren postuan, 13 ordu, 54 minutu eta 58 minutuko denbora eginda. (ikus behin-behineko sailkapenak)
• Javi Domingezen laugarren garaipena eta errekorra
G2H proba Ehunmilak ultratrailaren barruan jokatzen da. Barixakuan, 18:30ean, abiatu ziren parte hartzaileak Beasaindik eta domeka goizean ailegatu zen lehen sailkatua Beasainera, 168 kilometroko ibilbidea osatu eta gero. Javi Dominguez izan zen azkarrena, beste behin ere, eta laugarrengoz irabazi zuen proba. Gainera, errekorra ondu zuen, 22 ordu, 22 minutu eta 3 segundoko denbora eginda. Egoitz Mujika elgoibartarrak ere parte hartu zuen lasterketan, baina erretiratu egin zen Amezketa eta Txindoki artean.
Azkenik, Marimurumendi mendi maratoian parte hartu zuen Jokin Rodriguez elgoibartarrak, eta 77. postuan sailkatu zen (5:20:05)
Elgoibartar eta mendaroarreen emaitzak G2H proban:
- 3. postua Gorka De La Horra (10:54:53)
- 4. Ander Zulaika (10:59:52)
- 24. Joseba Elustondo (12:45:19)
- 49. Josu Idiakez (13:54:55)
- 50. Mayi Mujika (12:35:31)
- 117. Patxi Loiola (14:01:42)
- 125. Gorka Mir (14:14:38)
- 165. Andoni Gabilondo (14:21:33)
- 194. Iker Leonardo (15:21:47)
- 212. Victor Galeano (15:54:36)
- 237. Jose Nova (16:00:56)
- 238. Jose Luis Diez (16:00:59)
- 280. Asier Arregi (16:20:04)
- 292. Roberto Cordon (16:31:56)
- 312. Mikel Etxabe (17:30:14)
- 318. Hasier Goikoetxea (18:09:00)
- 319. Asier Cordon (18:09:01)
- 324. Jon Peli Uriguen (18:12:16)
- 325. Fernando Loiola (18:12:11)
Hona hemen Goierri Irrati Telebistak (GOITB) hiru proben inguruan eginiko laburpen zabala.
∞Lotura duten albisteak:
- 31 elgoibartarrek eta mendaroarrek parte hartuko dute Ehunmilak, G2H eta Marimurumendi mendi lasterketetan (2017-07-04)
- Andrea Garai irabazlearekin besarkatuta sartu da helmugan Ainhoa Lendinez Marimurumendi maratoian (2016-07-11)
- Ainhoa Lendinezek bigarren egin du Marimurumendi mendi maratoian (2015-07-13)
- Elgoibartarren emaitzak Ehunmilak ultratrailean eta Goierriko Bi Handietan (2013-07-15)
- Edu Uribek 45 ordutan amaitu du Ehunmilak ultratraila (2012-07-16)
- Ehunmilak proban parte hartuko dute Edu Uribek eta Josu Mendikutek (2012-07-11)
- Jose Luis Diezek 45 ordutan amaitu zuen Ehun Milak proba (2010-07-19)
- Hiru elgoibartar Ehun Milak mendi proban (2011-07-13)
- Ehun Milak proba amaitzea lortu dute Asier Arrietak eta Edu Uribek (2011-07-18)