Bikote mistoen pala txapelketa azken txanpan sartu da

Barren.eus 2017ko urr. 24a, 20:40

Atzo jokatu zituzten Elgoibarko Bikote Mistoen Pala Txapelketako final-laurdenetako kanporaketak. Eguenean jokatuko dituzte finalerdiak eta barixakuan izango da finala.

Hamasei bikote aritu dira lehian Elgoibarko Bikote Mistoen Pala Txapelketaren laugarren edizioan. Bi multzotan banatuta aritu ziren lehenik eta multzo bakoitzeko lau bikoterik onenek jokatu zituzten astelehen arratsaldean final-laurdenetako kanporaketak (emaitzak behean). Eguen honetan, urriaren 26an, jokatuko dituzte finalerdiak. 18:30ean hasiko dira partidak Kalegoen plazako frontoian. Hona finalerdietako norgehiagokak:

  • Lara Urain eta Julen Salaberria  / Enara Gorostiza eta Ander Izagirre
  • Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalaga  /  Yoli  Mateos eta Josu  Alvarez

• Finala barixakuan

Finala barixakuan jokatuko dute 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 17:30ean hasiko dira finala musikarekin girotzen eta 18:15ean egingo dute errifaren zozketa. Gero aurreskua dantzatuko diete finalistei eta segidan hasiko da finala.

Final-laurdenetako kanporaketetako emaitzak:

  • AMETS-HASIER 18 / NEREA-KEPA 22
  • ANA -IBAI 20 / ENARA-ANDER 22
  • YOLI-JOSU 22 / AMAIA-ANDER 18
  • LARA -JULEN 22 / AINTZANE-IÑAKI 14

pala mistoa elgoibar finalaurdenak orok

2017 10 23 pala mistoa elgoibar finalaurdenak izagirre2

pala mistoa elgoibar finalaurdenak kepa

pala mistoa elgoibar finalaurdenak izagirre3pala mistoa elgoibar finalaurdenak txapa

pala mistoa elgoibar finalaurdenak goitik

pala mistoa elgoibar finalaurdenak des

 

pala mistoa elgoibar finalaurdenak ander

∞ Lotura duten albisteak: