Elgoibarren bizikidetza lantzen. Nola nahiko zenuke eraiki bakea eta bizikidetza Elgoibarren? galderari erantzuten saiatuko dira, talde txikitan batuta. Jardunaldian parte hartzen dutenek proposatutako ideia eta ekarpenekin txostena osatuko dute gero, eta dokumentu hori udal ordezkariei ere bidaliko diete, Udalak antolatzen dituen ekimenetan kontuan har ditzaten.
Kultur Etxeko Sotoan izango da bilkura, 18:30ean. Pare bat orduko gogoeta-saioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak. Izena emateko. elgoibarbizikidetza@gmail.com / 943 251 005.
∞ Lotura duten albisteak:
- ‘Bizikidetza berriaren erronkak’ mahai-ingurua egingo dute gaur Elgoibarren (2017-02-08)
- ‘Memoria partekatzen’ izeneko solasaldian parte hartuko dute Jon Sarasua, Mireia Uranga eta Joxe Arregik (2017-02-01)
- Bakea eta bizikidetzaren inguruko jardunaldiak izango dira otsailaren 1ean eta 8an (2017-01-25)
- 'Bakea eta Bizikidetza' jardunaldiak Antolatu ditu Elgoibarko Udalak (2016-01-20)