Kalegoen plazan izango da Sebas Etxanizen egoera alda dadin eskatzeko elkarretaratzea, 20:00etan.
Elgoibarko Osoko Udal Batzarrak kide guztien aldeko botoez (EAJ-ko bi ordezkari eta EH BILDU-ko ordezkari bat) onartutako mozioak jasotzen duenez, Elgoibarko Udalak, gizatasun arrazoiak direla eta, "gure herriko semea eta 73 urte dituen Sebas Etxaniz presoa askatzea" eskatzen du. Villabonako (Asturias) espetxean dago espetxeratuta Etxaniz, eta 74 urte beteko ditu azaroaren 27an. "15 urte egingo ditu espetxean jarraian, eta egoera hori alda dadin eskatzeko izango da elkarretaratzea". Era berean, Elgoibarko Udalak, kaleratzea gertatu bitartean, Euskal Herriko espetxe batera ekartzea eskatzen du, bere familia eta lagunengandik ahalik eta hurbilen egoteko.
Hona hemen osorik bozeramaileen batzordean onartutako adierazpena.
∞ Lotura duten albisteak: