Sebas Etxanizen senideek, lagunek eta ezagunek talde argazkia atera zuten barixakuan. Modu horretan, adineko pertsona bat kalean egon beharko litzatekeela irudikatu nahi izan zuten.
aldarrikapenarekin bat egiteko, azken asteotan sentsibilitate politiko ezberdineko herritarrengana jo zuten Etxanizen lagunek eta senideek. ETAren jarduera betirako amaituta egonik, etorkizuna giza-eskubideetan oinarrituta eraiki behar dela nabarmendu dute. Familiak eta lagunek uste dute "mendekuagatik" jarraitzen duela preso, 70 urteak beteak dituen arren.