Euskal enpresen lehiakortasuna sustatzera bideratutako bi jardunaldi IMHn

Barren.eus 2017ko aza. 27a, 13:29

Industria 4.0 delakoaren baitan, bi jardunaldi antolatu ditu Makina Erremintaren Institutuak aste honetarako, biak euskal enpresen lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin. Sarrera doakoa izango den arren, aurrez izena eman behar da parte hartzeko.

"Fabrikazio Aurreratuaren Negozio Aukerak" izeneko jardunaldia izango da aurrenekoa. Azaroaren 28an, martitzena, eskainiko dute IMHn, 9:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, eguaztenean, "Fabrikazio Gehigarriaren arrakastarako gakoak" izeneko jardunaldia egingo dute. Jardudaldi bietan parte hartu ahal izateko sarrerarik ez dela ordaindu behar jakinarazi dute IMHko arduradunek, alabaina, izena aurrez eman beharra dagoela azaldu dute. IMHren web orrian (imh@imh.eus) edo 943 744 132 telefono zenbakira deituta egin daiteke izen ematea.

Informazio osoagoa: