Liburutegiari buruzko galdetegiko emaitzen berri eman du Jaikik

Barren.eus 2018ko urt. 29a, 12:41

Herriko gazteek liburutegiaz duten iritzia jasotzeko egin duten galdetegian 166 lagunen erantzunak jaso eta aztertu dituztela jakitera eman du Jaiki gazte taldeak, eta daturik adierazgarrienak zabaldu dituzte. Alabaina, herritar guztiekin aztertu nahi dituzte datuak otsailaren 3an egingo duten bilera batean.

Galdetegia bete duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie Jaikik, eta datuak elkarrekin aztertzeko bileran parte hartzera animatu ditu. "Otsailaren 3an batuko gara Gaztetxean, 12:00etan, galdetegiko emaitzak elkarrekin aztertzeko eta aldarrikapen zerrenda bateratu bat adosteko, bai epe motzerako egiteko aldaketekin, bai epe ertainera eraikiko den liburutegi berrirako kontuan izateko eskaerekin ere", azaldu dute.

Besteak beste, honako gaien inguruko galderak batzen zituen galdetegiak: ordutegia eta egutegia, ikasteko eskaintzen duen erosotasuna, isiltasauna eta dauzkan baliabideak (ordenagailuak, liburuak...).

Jaiki Gazte Taldeak barren.eus-eko komunitatean eman du galdetegiaren emaitza esanguratsuenen berri

‚ąěLotura duten albisteak: