2017-2018 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatu ahal izango dituzte herriko hainbat ikastetxek (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua, Meka, IMH eta CEPA Eibar), Elgoibarko Udalak emango dien diru-laguntzari esker. Atzo (martxoak 22) sinatu zuten hitzarmena.
Sinadura ekitaldian hartu zuten parte Elgoibarko alkate Ane Beitiak, Jabier Larrañagak, Elgoibar Ikastolako zuzendariak; Raquel Agirrek, Herri Eskolako zuzendariak; Iñaki Odriozolak, Arreiturre Institutuko zuzendariak; Alberto Iturricastillok, Meka Lanbide Eskolako zuzendariak, Ixaka Egurbidek, IMHko zuzendariak eta Mari Jose Basterretxeak CEPA Eibar HHIko ordezkariak.
Ane Beitia, Elgoibarko Udaleko alkatearen esanetan eskola guztien hobekuntza jarraitua sustatu, erraztu eta indartu nahi dute diru-laguntza honekin.
Udaleko Gizarte Ongizate, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko. Aurreko urteetakoa baino kopuru handiagoa bada ere, Hezkuntza eta Sustapen ekonomikorako sailak hitzarmenera batu dituztelako dela azaldu dute Udaletik.
• Honako ikastetxeek jasoko dute laguntza:
Elgoibarko Herri Eskolak eta Institutuak 25.670 euroko laguntza jasoko du, Elgoibar Ikastolak 28.922,52 eurokoa, Meka Lanbide Eskolak 6.700 eurokoa, IMHk 33.565 eurokoa eta CEPA Eibar HHIk 825 eurokoa.
Diru-laguntza horietaz gain, Gizarte Ongizate Sailak, Udaleko Berdintasun Sailak eta Sustapen Ekonomiko Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.
-
Elgoibarko Udalak 38.000 euroko diru-laguntza emango die aurten herriko ikastetxeei (2017-04-25)
- Elgoibarko Udalak 33.178 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko (2016-05-17)
-
Elgoibarko Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2015-05-04)
-
Lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko ikastetxeek (2014-04-01)
- Elgoibarko Udalak 26.138 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei (2013-04-16)
- 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean (2011-03-30)
- Osasunerako hezkuntza sustatzeko laguntza eman die Udalak ikastetxeei (2012-05-18)