Hamar taberna lehiatuko dira Mendaroko zazpigarren Pintxo Lehiaketan

Barren.eus 2018ko api. 26a, 07:21

Mendaroko Pintxo Lehiaketaren 7. ekinaldian parte hartzeko izena eman duten ostalariak zein diren jakinarazi du Mendaroko Udalak.

Maiatzaren 5ean eta 6an izango da aurtengo pintxo lehiaketa lehiaketa: 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Hamar tabernak hartuko dute parte Mendaroko ostalaritza sustatzeko Udalak antolatutako lehiaketan, eta pintxoak 1,20 euroan salduko dituzte.

  • Hona parte partzaileak: Arrats, Menditxo, Ormola, Chow, Uztargi, Lagun Betikoak, Luzaide, Toki Alai, Txirristaka eta Aitz-Beltz.

Bi sari banatuko dituzte: pintxo onenaren saria eta epaimahai herrikoiaren saria. Bigarren horretan pintxoa dastatzen duen edonork hartu dezake parte. Udalak papertxoak utziko ditu tabernetan, eta herritarrek pintxoaren balorazioa egin beharko dute. Parte hartzen duten guztien artean 50 euroko bi sari banatuko dira, herritarrek emandako botuekin irabazi duen pintxoaren tabernan gastatzeko.

Aitz Beltz tabernako pintxoa saritu zuen iaz epaimahaiak eta Menditxo tabernak irabazi zuen Herritarren Saria.

pintxo lehiaketa mendaro kartela

Lotura duten albisteak: