Atabal elkartearen txosna eta pizza tailerra, hileko azken zapatuko ferian

Barren.eus 2018ko api. 27a, 12:00

Iraileko azken zapatuko ferian Trinitateetako danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak kudeatuko du txosna. Era berean, bertako produktuekin egindako pizzak egiten ikasiko dute umeek pizza tailerrean.

Elgoibarko Udalak eta Debemenek hileko azken zapatuetan egiten den feria antolatu dute apirilaren 28rako. Bertako baserrietako produktuak saltzeko saltokiak egongo dira Kalebarren plazan, 9:00etatik aurrera. Gero, 11:00etatik aurrera, pintxoak dastatu ahal izango dira Atabal elkarteak jarriko duen txosnan. Herriko baserrietan ekoiztutako produktuekin eginiko pintxoak izango dira.

• Pizza tailerra

Pizzak egiten ikasteko tailerra Kalebarren plazan izango da, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Elgoibarko Udalak herriko ekoizleei erosiko dizkie pizzak egiteko erabiliko dituzten osagaiak eta Atxutxiamaikako hezitzaileen laguntzarekin egingo dituzte gero umeek. Egin eta jan, norberak egindako pizzak jan edo etxera eramateko aukera izango dute-eta.Kale Kantariak taldeak euskal kantu herrikoiekin girotuko du feria eguna. 12:00etan hasiko dute kalejira Kalebarren plazatik. Azkenik, hilero legez, ganadu erakusketa egingo da, eguerditik arratsaldera bitartean, Aita Agirre plazan.