Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, aurten ere, eta Asier Gurrutxaga elgoibartarra izan dela irabazlea jakitera eman dute. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.Sei lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Andrea Arriolak, Maialen Lizarazuk, Gema Agirregomezkortak, Jairo Berbelek eta Emilia Nogalesek osatu dute epaimahia. Antolatzaileek parte hartzaileei eta epaimahai kideei eskerrak eman dizkiete.
Trinitate jaietako ekitaldi esanguratsuenetakoa den nagusien danborrada maiatzaren 26an, 23:00etan, egingo da aurten.
• Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte:
- 2017 Xabier Isasti
- 2016 Aitziber Dominguez
- 2015 Nerea Oteiza
- 2014 -
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez