Maiatzaren 26an, 23:00etan, egingo da aurten nagusien danborrada Trinitate jaien barruan, eta Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, beste behin ere.
2018ko nagusien danborradako kartela aukeratzeko lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezakeela parte jakinarazi dute antolatzaileek. Lanak Elgoibarko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 2018ko apirilaren 23an (eguerdiko 13:00ak baino lehen). Irabazleari 300 euroko saria emango diote.
Iaz, Xabier Isastik aurkeztutako lan batek irabazi zuen danborrada iragartzeko kartel lehiaketa.
• Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte:
- 2017 Xabier Isasti
- 2016 Aitziber Dominguez
- 2015 Nerea Oteiza
- 2014 -
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez
Hona hemen, lehiaketaren oinarriak:
- LEHENA.- Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.
- BIGARRENA.- Teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.). Lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira.
- HIRUGARRENA.-Lanaren neurria honako hau izango da: A 2 edo proportzionala.
- LAUGARRENA.- Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: ELGOIBARKO 2018KO DANBORRADA Maiatzaren 26an 23:00etan.
- BOSGARRENA.- Saria Hirurehun Eurokoa (300 €) izango da.
- SEIGARRENA.- Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 2018ko apirilaren 23a, 13:00ak baino lehen.
- ZAZPIGARRENA.- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta atzeko aldean “leloa” eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bidaliko dira, eta kartazalaren gainean lanaren “leloa” jarriko da.
- ZORTZIGARRENA.- Saritu gabeko lanak epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, Hogeita Hamar (30) Eguneko epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du “Danborrada Atabal Elkarteak“; eta ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.
- BEDERATZIGARRENA.- Saritutako lana “Danborrada Atabal Elkartearen“ esku geldituko da. Halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak “Danborrada Atabal Elkarteak“ berak izango ditu.
- HAMARGARRENA.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Erabakia hartuko den egun berean jakingo da epaimahaia nork osatuko duen. Epaimahaiak argituko ditu oinarri hauei buruz sor daitezken zalantzak.
- HAMAIKAGARRENA.- Lehiaketara aurkezteko, aurreko oinarri guztiak onartu behar dira.