Nualak, aniztasun funtzionala edo adimen urritasuna duten pertsonen guraso eta lagunen taldeak eta Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute hitzaldia elkarlanean, eta horretarako Elgoibarko Udalaren eta Danobaten laguntza izan dute.
Patxi del Campo Musikoterapia Institutuko zuzendariaren hitzaldia eguenean, hilaren 17an, izango da, 19:00etan hasita.