Elgoibarko VII. Kaleko Margo Lehiaketan parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako margolariek, maiatzaren 19an, 09:00etatik 10:00etara lehiaketarako izena eman beharko dute Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Goizean zehar, artelanak margotu beharko dituzte kalean, herrigunean, eta lanak sotoan entregatu beharko dituzte 14:00etarako. Arte munduarekin lotura duten pertsonez osatutako epaimahai aditu batek erabakiko du zein diren lanik onenak, eta sariak 14:30ean banatuko dituzte: lehenengoaak 800 euro euro jasoko ditu; bigarrenak, 500 euro, eta hirugarrenak, 300 euro. Saririk jaso ez duen herriko lanik onenarentzat 150 euroko saria gorde dute.
Parte hartzaile guztien lanak Kultur Etxeko Sotoan jarriko dituzte gero erakusgai, maiatzaren 21etik 26ra, astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era. Iaz, Jorge Lopez gasteiztarrak aurkeztutako margolanak eskuratu zuen lehen saria. Maalako zubia eta Deba ibaia marraztu zituen Lopezek margolan sarituan.
• Egur Arte Tailerreko ikasleen erakusketa
Barixakuan (maiatzak 18) ipiniko dituzte ikusgai Egur Arte Tailerreko ikasleek egindako lanak Kultur Etxeko erakusketa gelan. Helduen margoak, marrazkiak eta esmalteak ikusteko aukera izango da astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era, maiatzaren 26ra arte.