Sanloko jubenil mutilen taldeak Orioko Eskubaloi Lagunak ZKE taldea izango du aurkari, 18:00etan hasiko den partidan. Bigarren Kopako final bat ere jokatuko da zapatuan IMH Kiroldegian, nahiz eta final horretan ez den Elgoibarko ordezkaririk izango. Usurbil eta Tolosako taldeek jokatuko dute finala, 16:00etan.
Deca taldea denboraldi aparta egiten ari da. Espainiako Eskubaloi Txapelketako Lauko Finala jokatu zuten apirilean Elgoibarren. Kopa txapelketa irtabazteko aukera izango dute orain, zaleen aurrean.