Alex Sardui, Jon Gurrutxaga eta Jon Zabala abeslariekin batera emango du kontzertua Udal Musika Bandak Rock Gauan

Barren.eus 2018ko mai. 25a, 09:27

Rock Gaua antolatu du beste behin ere Elgoibarko Udal Musika Bandak. Ekainaren 8an izango da Maalako parkean, eta hiru abeslariren laguntza izango du Bandak. Etxekoak izango dira bi: Jon Gurrutxaga eta Jon Zabala. Gatibu taldeko abeslari Alex Sardui izango da hirugarren abeslaria.

Elgoibarko Udal Musika Bandak eta herriko musikari talde batek 2016ko ekainean eskaini zuten lehenengo Rock Gaua. Rock talde ezagunenetarikoen kantuak jo zituzten: Metallica, AC/DC, Scorpions, Deep Purple, Ken Zazpi eta Gatibu, besteak beste (ikus hemen zenbait abesti).  Bandaren kontzertuetara publiko “berria eta gazteagoa” erakartzeko asmoz antolatutako kontzertuak jendez bete zuen Maalako parkea. Iaz, berriz, Valladolideko Celtas Cortos taldearekin batera eman zuen kontzertua Bandak. Kalegoen plazan jendetza batu zen iaz ere.

Aurten rock doinuetara itzuliko da Musika Banda. Ekainaren 8an eskainiko duten Rock Gauan Gatibu taldeko Alex Sardui, Jon Gurrutxaga eta Jon Zabala abeslariekin batera joko dituzte rock abestiak. Gorka Mujikak zuzenduko du 22:30ean hasiko den kontzertua.

2018 05 25 rock gaua kartela elgoibar

 2018 05 25 Jon Gurrutxaga arg juan carlos ruiz argazkipress  2018 05 25 2017 06 18 ehun kilo mutriku gaztetxea begipuntuan jonzabala

 Lotura duten albisteak: