Aita Agirre birgaitzeko proiektua egin zuen arkitektuak egingo du Olaizagako igerilekuak handitzekoa ere

Barren.eus 2018ko eka. 12a, 13:09

Jovino Martinez Sierra (Xixon, Espainia, 1961) arkitektuari esleitu diote Olaizaga kiroldegiko igerilekuak handitzeko exekuzioa eta jarduera proiektua idaztea. Alegia, birgaitzen diharduten Aita Agirre eraikinak bezala, arkitektua asturiarraren ikutua izango dute Olaizaga kiroldegia handitzeko egingo dituzten lanek ere.

Olaizaga kiroldegiko igerileku estaliak handitzeko proiektuaren erredakzioren lizitaziorako deialdia zabaldu zuen Elgoibarko Udalak martxoan. Orain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jakitera eman dutenez, Jovino Martinez Sierrari esleitu diote obren exekuzioa eta jarduera proiektuaren idazketa egiteko kontratua. Bi aldeek joan den ekainaren 1ean sinatu zuten kontratua. Esleipenean ageri denez, 46.000 euro (BEZ gabe) izango ditu proiektua idazteko eta 28.000 euro (BEZ gabe) obraren zuzendaritza gastuetarako. 

Elgoibarko Udalak azaldu duenez, hiru enpresa aurkeztu dira martxoan abiarazitako lizitazio prozesura eta Jovino Martinez Sierraren proposamenak jaso du puntuaziorik handiena, "bai arlo teknikoan, bai ekonomikoan ere". Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 125.000 eurokoa zen (BEZa kanpo). Enpresa lizitatzaileak gehienez lau hilabeteko epea izango du proiektua idazteko. Udalak oinarrizko proiektua onartu ostean, enpresak bi hilabeteko epea izango du gehienez exekuzio eta jarduera proiektua entregatzeko.

Hortaz, Jovino Martinez Sierraren burutik irtengo dira herriko bi ekipamendu garrantzitsuenetarikoak direnak eraberritzeko egitasmoak, Aita Agirre Kulturgunea birgaitzeko proiektua ere berari esleitu baitzioten. IZA enpresak 2017ko uztailean hasi zituen Aita Agirre eraikina birgaitzeko lanak.

Martinez Sierrak Asturiasko Arkitektura Kolegio Ofizialaren Asturias Saria irabazi zuen. Estatu mailako zenbait lehiaketetan ere irabazle izan da. Bere lanak zenbait aldizkaritan argitaratu dituzte. Bere lanik esanguratsuenak Somioko Altzaioruzko Etxea, Avilesko Zentro Teknologikoa eta Sama de Langreoko Felguerosoko zinemaren birgaitzea dira.

•Igerilekuak, aldagelak eta aparkalekuak

Elgoibarko Udalak aurreratu zuenez, igerileku berria eraikitzeaz gainera, bi aldagela berri eraikiko dituzte. Sauna eta terma gune bat eraikitzea ere aztertuko dute. Era berean, handituko den espazioaren gainean, teilatuan, aparkalekuak egin ahal izateko dauden aukerak aztertuko dituzte.

Jovino Martinez Sierraren web orrian ikus daitezke Olaizaga Kiroldegia handitzeko proiektuari dagozkion hainbat irudi. Hona horietako batzuek:

2018 06 13 olaizaga igerilekua handitu kanpoaldea jovino

13 olaizaga igerilekua handitu barrua jovino

 olaizaga igerilekuak elgoibar proiektua jovino martinez sierra sekzioak ibftaarg

2018 06 12 olaizaga igerilekuak elgoibar proiektua jovino martinez sierra planta

2018 06 12 olaizaga igerilekuak elgoibar proiektua jovino martinez sierr AXO

∞Lotura duten albisteak: