Udako solstizioaren egunean, ekainaren 21ean, egin dute Ekigain jaia Sallobente-Ermuaranen. Elgoibarko Izarrak hirugarren urtez antolatu du aurten udari ongi-ertorria egiteko jaia. Aurtengoan ere zuzeneko musika eta dantza izan dira Ekigain jaiko osagai nagusiak. Gure arbasoek egun honetan ospatzen zutenari buruzko azalpenak ere jaso dituzte Sallonenten suaren bueltan batu diren lagunek. Suaren gainetik salto eginez amaitu dute eguna.