Azken hiru urteetan egin duen moduan, aurten ere Ekigain jaia antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Elgoibarko Udaleko Kultura Sailaren babesarekin, udari ongi-etorria egiteko.
Elgoibarko Izarrak parte hartzera gonbidatu ditu elgoibartarrak. 19:00etan Maalako parkean hitzordua egin, denak batera Sallobenterantz oinez joan eta hara ailegatutakoan norberak eramandako jatekoarekin afari-merienda egingo dute. Edatekoa antolatzaileek jarriko duten txosnan erosi ahal izango da. Oinez joateko aukerarik ez dutenentzat, hitzordua 20:00etan izango da Sallobente-Ermuaranen.
Suaren erritoa egingo dute 21:45ean. Eguneroko gaitzak txorimalo batekin iridikatu eta panpina sutan erreko dute txarrei agur esanez. Ondoren, su gainetik saltoka ibiliko dira ume zein helduak. Etxerako buelta 23:00ak ingururako iragarri dute eta bekokiko argia zein linterna eramatea gomendatu dute itzulerarako.
Hona hemen Ekigain jaiko egitasmoa:
- 19:00: Maalan elkartu, handik Sallobentera oinez joateko.
- 20:15: Ongi-etorria.
- 20:45: Afari-merienda.
- 21:45: Suaren erritoa.
- 22:30: Saltoak
- 23:00: Etxerako bidea, oinez, kalejiran
∞ Lotura duten albisteak:
- Udari ongi etorri beroa egin zioten Sallobenten egin zuten Ekigain jaian (2017-06-22)
- Eguraldi eta giro paregabea izan zuten atzo, Ekigain jaian, udari ongi-etorria egiteko (2016-06-22)