Hegaztiak ikusi eta haien berri jasoko dute haur eta gazteek hil bukaerako azokan

Barren.eus 2018ko eka. 28a, 13:00

Nekazaritza eta abeltzaintza feria izango da Elgoibarren, hileko azken zapatuero legez, ekainaren 30ean. Urruzuno baserritik ekarritako hegaztiekin osatutako erakusketa izango da berrikuntza nagusia.

Goizean, herriko baserritarrek ekoiztutako produktuak Kalebarren plazan ipiniko dituzte salgai, eta 11:00etatik aurrera, pintxoak dastatu ahal izango dira Elgoibarko Herri Eskolako Guraso Elkartearen txosnan. Bestalde, Kale Kantariak giroa alaitzen ibiliko dira 12:00etatik aurrera kaleetan. 

• Urruzuno baserriko hegaztiak
Haur eta gaztetxoentzako hegaztien erakusketa izango da zapatuko feriako berritasuna. Urruzuno baserritik ahate mutua, indioliar beltza, antzarrak, gineako oiloak, euskal oiloak, ahateak… ekarriko dituzte. Hegazti mota bakoitzaren arrautzaren ezaugarriak ere azalduko dituzte. Gainera, txikienek lumekin eskulanak egingo dituzte. Eguerditik aurrera, Aita Agirre plazan ganadu erakusketa egongo da.

2018 06 28 feria elgoibar hegaztiak 1