Uztailaren 17a da Txiki Egunerako kamisetak eskatzeko azken eguna

Barren.eus 2018ko uzt. 16a, 09:20

Txiki Egunerako kamisetak prestatu ditu Elgoibarko Euskaraldia Taldeak eta martitzen honetan, uztailaren 17an, izango da eskariak egiteko azken eguna.

Kamisetak 16 urtetik gorakoentzat izango dira, Euskaraldia ariketa soziala ere 16 urtetik gorakoentzat da-eta. Kamisetak saltzearena Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gizarteratzeko beste pauso bat dela azaldu dute Elgoibarko Euskaraldia Taldeko kideek. Egingo al dogu? da kamiseten leloa, elgoibartarron artean euskaraz egiteko gonbita.

Hiru modelo prestatu dituzte eta 10 euroko prezioa izango dute kamisetek.
Kamisetak eskatzeko hiru bide izango dira: