Kenya, Siberia eta Euskal Herriko folkloreak Maalan bat egingo dute barixakuan

Barren.eus 2018ko uzt. 18a, 12:40

Siberia, Kenya eta Elgoibar. Ongoki, African Tumbas eta Haritz Dantza taldea. Hirurek bat egingo dute uztailaren 20an, barixakuan, Maalako parkean, dantza eta musika ikuskizuna eskaintzeko.

Urteroko ohiturari eutsiz aurten ere Nazioarteko Folklore jaialdia izango da, 32. ekitaldia, eta herriko dantza taldeak ekitaldirako propio prestatu dituen dantzez gain, beste herrialdeetako dantza ezezagunekin gozatzeko aukera izango dute uztailaren 20an, 22:30erako, Maalako parkera gerturatzen diren zaleek. Dagoeneko jarrita dago eszenatokia. Iaz estreinakoz Maalan egin zuten Folklore jaialdia. "Helburua izan zen herrira hurbiltzea eta halaxe egin genuen. Plazako gertutasuna eta goxotasuna gustatu zitzaigunez, Maalan jarraituko dugu", azaldu dute Haritz dantza taldeko arduradunek.

• Ogonki taldea, Siberiatik
Siberiako Ongokiren kolorea eta orkestra dantza trebeziari lagunduz Altaiko Errepublikako lehen dantza talde profesionala izan zen Ogonki. Taldearen dantza bakoitzak istoriotxo bat kontatzen du. Erritualak, umorea eta ikusleak harrituta uzteko gaitasunak eta trebeziak islatzen dituzte. Beraien herrialdeko jantzi tradizionalen estiloa aintzat hartuta kolore
askotariko arropak erabiltzen dituzte. Orkestrak garrantzia handia du taldean, eta herri melodiak dira beren doinu esanguratsuak.

2018 07 18 folklore ogonki altai siberia elgoibar Burgos arg gabriel de la iglesia

African Tumbas, Kenyatik
Afrikako historia kenyarren salto eta limurtze jolasetan African Tumbas talde nairobitarraren dantzek folklore afrikarreko historia erakusten dute: jaiotzak, ezkontzak, igarotze-errituak, uztak, gerrak, jaialdi erlijiosoak, heriotza... Horiek guztiak ehiztarien istorioetan oinarrituak daude, baina Kenyako bizimoduaren alderdi guztietan topa daitezke oraindik praktika hauek. Askotariko mugimenduen bitartez egiten dituzte dantzak saltoetatik hasi eta emakume eta gizonen arteko limurtze jolasak irudikatzeraino.

2018 07 18 folklore haritz elgoibar african tumbas kenya

Berastegiko dantzak eta Zuberoako maskarada etxekoen eskutik
Haritz Dantza Taldeak Berastegiko eta Zuberoako maskaradetako dantzak prestatu ditu jaialdirako. Berastegikoek brokel-dantzaren egitura eta mugimendu bereziak dituzte: ostiko azkarrak, besoekin mugimendu indartsuak, saltoekin gerria berezi mugitzeko modua... Gainera, kapitainak lan berezia egiten du gainontzeko hamabi dantzariak gidatuz. Zuberoako inauterietara jauzi eginez, maskaradetako dantzak taularatuko dituzte elgoibartarrek. Aitzindariek ez ezik gainontzeko dantzariek ere beren trebeziak eta abileziak erakutsiko dituzte maskaradetako hainbat zati, ofizio, koreografia eta jauzi eginez.

2018 07 18 2017 07 21 folklore elgoibar maala haritz

∞ Lotura duten albisteak: