Haritzekoek Maalan jarri zituzten eserleku guztiak bete ziren atzo, eta lagun dezentek zutik jarraitu zuten folklore erakustaldia. 1987an egin zen lehen aldiz Nazioarteko Folklore Jaialdia Elgoibarren, orduan Ikastolako frontoian egin zen. Bigarren ediziotik 2016ra arte Olaizaga kiroldegian egin da eta aurten toki berria estreinatu dugu: Maalako parkea. Jaialdia herrira gerturatu nahi izan du Haritz Euskal Dantzari Taldeak.
Azken urte honetan Nazioarteko Folklore Jaialdi honekin ezinbesteko lotura izan duten bi lagun izan zituzten gogoan aurtengo emanaldian, Angelo Iriondo eta Jose Inazio Sarasua. Iriondok lehen 13 edizioetan aurkezlel anak egin zituen eta Sarasua Haritzeko zuzendaria, txistularia, gidaria eta "laguntzaile ordezkaezina" izan zen. "Bere ekimenez abiatu zen jaialdi hau eta bere kemen eta lanarekin joan zen hazten. Bereziki gogoratu nahi ditugu eta jaialdia beraiei eskaini diegu". Saioaren amaieran, Jose Inazio Sarasua zenaren alarguna eta bere anaia igo ziren oholtzara eta lore sorta bat eta oroigarri bat oparitu zieten Haritzekoek ikusleen txalo zaparrada artean.
∞ Lotura duten albisteak:
- Folklore jaialdia hartzeko egokitu dute Maalako parkea (2017-07-20)
- Maalako parkean izango da aurtengo Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia (2017-07-07)
- Jose Inazio Sarasua zendu da (2017-04-11)