Azaroan kendu zion dokumentazioa familiak hemeretzi urteko gazte debarrari, amarekin familia bisitatzera Saharara egindako bidaian. Ljadra Saidek maiatzaren 25ean lortu zuen bere Euskal Herriko lagunekin harremanetan jarri eta laguntza eskatzea. Lagun horietako bat da Pablo Garrido elgoibartarra. Berak jarri zuen salaketa Eibarko Ertzain etxean, eta lagunaren kasua publiko egin zuten gero Eibarko Untzaga plazan egin zuten prentsaurreko agerraldian. Zortzi hilabeteren ostean libre geratu da gaztea, ostegunean jakinarazi baitzuen dokumentazioa eskuratu duela. Pablo Garridok jakinarazi duenez, Espainiako base militar batera eraman dute gaur.
∞Lotura duten albisteak: