Ainhice-Mongelos-etik (Behe Nafarroa) etorriko da Bilau laukotea zapatuan, Joseba Olazabali bere aldarrikapenetan babesa ematera. Olazabalek joan den ekainean ere jaso zuen iparraldeko musikarien bisita. Orduan moduan, oraingoan ere hilerrirako bidean, Mañuska parean, izango da elkarretaratzea eta musika saioa, zapatuan, 12:00etan.
Joseba Olazabal mendaroarrak, A-8 autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, eta ezaguna egin da autobideko zarata salatzeko duen modu bitxiagatik.