San Bartolome Egunean soka-dantzarekin gertatu zen moduan, euriagatik, ezpata dantza ere aterpean egin behar izan dute gaur, Errosarioko Ama Birjinaren Egunean.
Ezpata txikiek meza nagusian egin dute dantzaldia, eta ezpata-dantzari talde osoak elizako arkupeen babesean egin du gero gaurko dantzaldi bakarra. Hala Altzolako Dorretxearen aurrean eta Errosarioko Ama Birjinaren irudiaren azpian egin ohi dituzten dantzaldiak bertan behera gelditu dira.
- Hamargarren ezpata-dantzak aldaketak izango ditu ibilbidean (2018-10-04)
- Ezpatek batuta aritu dira dantzan Errosariko Amaren Egunean (2017-10-07)
- Aurten ez da Errosario kalean jairik egingo (2016-10-05)
- Elgoibarko tradizioan errotzeko asmoz birsortu dute ezpatadantza (2009-10-14)