San Bartolome Eguna euripean

Barren.eus 2018ko abu. 24a, 14:36

Abuztuak 24, San Bartolome Eguna eta euria goizean goizetik. Hori dela-eta aldatu egin behar izan dituzte patroiaren egunean egiten dituzten ekintzak eta eguraldiak horrela jarraituz gero baliteke arratsaldekoetan ere aldaketak izatea.

Dultzaineroen diana zegoen iragarrita herria esnatzeko, baina badirudi euriak esnatu dituela elgoibartarrak. Ondorioz, dultzaineroek pieza bakarra eskaini dute udaletxeko arkupeetan eta Udal Txistulari Taldeak eta Udal Musika Bandak jo dute ondoren leku berean.

Prozesioa, berriz, elizako arkupeetan egin dute euria zelako eta meza osteko soka-dantza eta bandaren kontzertua ere han izan dira.

Gune askean ere aterpean aritu dira umeak eskulanetan

Euriak euri jai giroari eutsi nahian arratsaldean ere izango da ekintzarik. Haur parkea eta Quadak daude iragarrita arratsalderako eta hau idazteko unean euria ari duenez, Kasu horretan Sigman ipiniko dituzte. Erraldoi eta buruhandiak ere eguraldia izango dute atera ala ez erabakitzeko arrazoia.

Kirolak ere badu tartea jaietan eta profesionalen arteko pilota partidak izango dira Ikastolako frontoian.

Iluntze gauerako ere ez da ikuskizunik faltako: Rojo Standar ikuskizuna; Su, argi eta musikarena; Gatiburen kontzertua; eta Gune askean Larrain dantza eta Pelax eta Telmo Trenor eta Anita Parkerren kontzertua.