Aldi baterako sei lanpostu betetzeko deialdia egin du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2018ko urr. 23a, 08:56

Elgoibarko Udalak aldi baterako sei lan eskaintza ditu. Lau hilabeterako sei lanpostu, hain zuzen ere.

Elgoibarko Udalak Lanbiderekin elkarlanean eskainiko dituen sei lanpostuetatik lau operario moduan aritzeko izango dira, eta askotariko eginkizunak izango dituzte horiek: hiri-altzarien, kaleen, espaloien eta parkeen mantentze eta konponketa lanak, ekitaldi berezietarako muntatze lanak, e.a. Lanaldi osoko lanpostuak izango dira. 

Arkitektu edo arkitektu tekniko titulazioa duen lagun batentzako lan eskaintza ere egin du Udalak, kasu honetan %90ekoa izango da lanaldia. Udal ekipamenduak hobetzeko eta optimizatzeko plan bat diseinatu beharko du.

Azken lan deialdia administrazio laguntzaile postua betetzeko izango da (%80ko lanaldian)
Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 61.131,89 euro jaso ditu guztira. Aldi baterako sei lan eskaintza horietan izena eman nahi dutenek Lanbidek Elgoibarren duen egoitzara jo behar dute.
Informazio gehiagorako: http://apps.lanbide.euskadi.net