Karakateko 25. igoera jokatuko dute zapatuan

Barren.eus 2018ko aza. 14a, 15:42

Morkaiko Mendizale Elkarteak 75 urte bete ditu aurten eta antolatzen duten probarik entzutetsuenetarikoa den Karakateko Igoerak ere mende laurdena bete du. 25. Karakateko Igoera jokatuko dute zapatuan, hilaren 17an.

Antxitxikariak 11:00etan irtengo dira Kalegoen plazatik, eta Karakatera arteko bidea egin beharko dute, norberak aukeratzen duen bidetik. Izen-ematea doan da. Interesatuek aurrez eman dezakete izena morkaiko@morkaiko.net helbidera idatzita, edo zapatuan bertan, 10:00etatik aurrera Kalegoen plazan. Iaz 70 lagunek hartu zuten parte eta probako errekorra ondu zuen Iban Muruak jarraian lortzen zuen bigarren garaipenean. 26 minutu eta 17 segundoan egin zuen igoera. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinez gailendu dazen (34:21).

 • 25. edizioa

1981. urteko San Anton egunez Elgoibarko zortzi gaztek egin zuten apostuan du jatorria Karakateko igoerak. Lau laguneko bi taldetan banatu eta ia ze taldek igotzen zuen azkarrago Plaza Handitik Karakateko tontorreraino dema jokatu zuten. Handik urte batzutara, 1994an, Morkaiko eta Urgazi Triatloi Taldea hasi ziren Karakateko igoera antolatzen.

2018 11 14 2017 11 18 karakateko igoera elgoibar morkaiko lendinez gartzia kirolegea barren

 

•Azken urteetako irabazleak:

∞Lotura duten albisteak: