Karakateko igoeran lortu duen seigarren garaipena eskuratu du gaur Iñigo Larizek. Gaurkoarekin hamar alditan korritu du eta sei irabazi ditu (2007koa, 2012tik 2015erakoak eta gaurkoa) . Aurten gainera gogotsu zegoen lasterketen artean kuttunenetarikoa duena jokatzeko, iaz ezin izan baitzuen parte hartu. Ohikoak diren parte hartzaile batzuk falta zirela nabarmendu du amaieran, baina oso pozik zegoen egin duen lasterketarekin. "Berriro karakatera bueltatu eta garaipenarekin... oso oso pozik nago. Lasterkari batzuek falta ziren, Iban Murua eta beste batzuk, baina hala ere maila handia egon da eta karrera polita izan da", esan du
. 29 minutu eta bost segundoan osatu du igoera. Iban Muruak iaz ezari zuen errekorretik (26:17) urrun dago, baina ibilbidean izan den aldaketa batek izan du eragina aurtengo denboretan. Izan ere, Karakol zubia pasa ostean ezin izan dute Azkuerako bidea menditik egin, etxeak eraikitzeko egiten diharduten obrengatik, eta Institutu paretik igota errepidetik egin dute mendian sartu arteko bidea. Gogora ekarri behar da proba honetan ibilbidea ez dagoela zehaztuta, Karatatera arteko bidea norberak aukeratzen duen bidetik egin daiteke. Larizen atzetik, Gorka De La Horrak lortu du bigarren postua gizonezkoetan, irabazlearengandik minutu eta 25 segundora ikutu du Karakateko tontorreko puntu geodesikoa. Ioriz Condek egin du hirugarren. De La Horragandik sei segundora ailegatu da 30:36ko denbora eginda.
Emakumezkoetan Mayi Mujikak lortu du garaipena eta iazko irabazle Ainhoa Lendinez izan da bigarren. Mujikak 35 minutu eta 48 segundoan osatu du ibilbidea. Lendinezek 37 minutu eta lau segundoan. Naomi Revert sailkatu da hirugarren postuan (41′ 47″).
Aurten Aurpegi Onenaren Saria Mikel Dieguez antxitxikari ondarruarrari eman diote.
•Azken urteetako irabazleak:
- 2017an Iban Murua eta Ainhoa Lendinez
- 2016an Iban Murua eta Maite Maiora
- 2015ean Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez
- 2014an Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2013an Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces
- 2012an Iñigo Lariz eta Nerea Amilibia
- 2011n Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2010ean Oier Ariznabarreta eta Maite Maiora
- 2009an Oier Ibarbia eta Nerea Amilibia
- 2008an Josu Arregi eta Oihana Kortazar
- 2007an Iñigo Lariz eta Pilar Arriola
- 2006an Aritz Kortabarria eta Pilar Arriola
∞Lotura duten albisteak:
- Iban Muruak eta Maite Maiorak Karakateko Igoerako errekorrak ondu dituzte (2016-11-19)
-
Iñigo Larizek irabazi du Karakateko Igoera, esprint estu batean Julen Aranguena mendean hartuta (2015-11-14)
-
Karakateko igoerako errekorrak ondu dituzte Inigo Larizek eta Nahia Quincocesek (2014-11-15)
- Iñigo Larizek garaipena eta errekorra Karakateko 20. igoeran, 27:39 (2013-11-16)
- Iñigo Larizek irabazi du Karakateko igoera eta errekorretik hiru segundora geratu da (2012-11-17)
- Karakateko Igoera barrutik ezagutu nahi? (2011-11-22)
- 28 minutu eta 17 segundo, Karakateko Igoerako errekor berria ezarri du Oier Ariznabarretak(2011-11-19)
- Karakatera antxintxika eta aurpegi onarekin gainera!
- Jakin nahi duzue Karakateko Igoeraren historia? (2007-11-16 elgoiBARREN.net)