9:00etan zabalduko dute azoka, eta baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da Kalebarren plazan. Aita Agirre plazan, berriz, ganadu erakusketa egingo da. 11:00etatik aurrera Sanlo EKT elkarteak herriko ekoizleen produktuekin prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da txosnan. Sanlokoek gainera, bazkideei abonatu txartelak banatzeko aprobetxatuko dute.
12:00etan, berriz, kantura irtengo dira Kale Kantariak, eta 12:00etatik 14:00etara, talo tailerra egingo dute Kalebarrenen bertan. Lasturko aterpetxeko Maitane Beristainek emango du tailerra. Debako Lastur bailaran taloa nola egiten den ikasteaz batera, dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.